26-27 IKASTURTEA
26-27 IKASTURTEA
Azaroaren 5ean eta 6an, Itziarko eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean egon ginen. Zugarramurdiko kobazuloak eta bertan ospatzen zituzten akelarren inguruko kondaira eta pasarteak ezagutu ditugu. Zoragarri pasa dugu elkarrekin!
Urriaren 29an LHko ikasle eta irakasleek eguraldi paregabea aprobetxatuz Santa Katalina - Deba ibilbidea egin genuen. Zein ederki ibili ginen!
Aurreko astean arimen gaua ospatu genuen. Gure beldurrak erre, kaleak apaindu, eskulanak kalera atera eta arimak piztu genituen. Hemen dituzue ikusgai egun horretako argazkiak.
ZE ONDO PASATZEN DUGUN!!!
Aurreko asteartean gure LH 1-2ko ikasleak urmaelera joan ziren Aranzadi elkarteko kideekin batera txoriak eraztuntzera. Txori habi bat jartzeko aukera ere izan zuten.